agiria | logoak | ekintzak | proiektuak | artikuluak | kontaktua | loturak | bloga | baimena      :: gaztelera


Topaketa/Erakusketa-Proiektua

ZONA O GUNEA: BERRASIERA EZAZU PROZESUA: PAX AVANT!

ArtamugarriaK bake prozesuaren eta demokrazia partehartzailearen aldeko ekimen artistikoak maiatzaren 27ko nafar autonomi- eta udal-hauteskundeetara begira PAX AVANT! bere kanpaina artibistan proposamen sortzaile batekin parte har dezazula proposatzen dizu.

Besteak beste, www.artamugarriak.org web-orrian Alegiazko Erakusketa bat prestatu dugu.
Erakusketak honako xedea du: Indarkeriarik ezean, elkarrizketan eta partaidetza sortzailean oinarritutako ikuspegi kritiko bezain aske batetik bake prozesua berreskura dadila.
Ekimen hau edonongo sortzaile, artista, pentsalari eta hiritar edo talderi zabaltzen zaio; baldintza bakarra, ordea, partaidetza anonimoa da, hau da, izen berezirik gabea, gehienaz ere, ekarpen bakoitza identifikatuko duen banako edo taldeko ezizen batekin.

O GUNEA: ALEGIAZKO ERAKUSKETA

Ahalezko gaiak:

A-O GUNEA: indarkeriazko eta indarkeriarik gabeko espazioak.
O gunea(k), gatazka, indarkeria, gerra, biktimak, bakea, bake-prozesua, bake-eta elkarbizitza-guneak eta sinboloak, partaidetza, demokrazia partehartzailea, etab.
B-Nafarroa, bake-prozesua abiapuntu, bere nortasun eta etorkizuna bir-definitzeko prozesuan. Nafarroari eta bere arazoei prozesu (kritikoa) talde-prozesu artistiko edo sortzaile baten bitartez.
-Nafar ikurrak eta ikonografia, lurraldea, nortasun-ezaugarriak, aniztasuna, Nafar kultura, Nafar politika, Nafarroako demokrazia, Nafarroako arazoak, Nafarroari buruzko bestelako erakusketak, etab.
D-Arazoari buruz dituzun ikuspegia eta sentimenduak aska diezazkizun gai librea.

Modalitateak:

-Teknika libreko irudi bat –marrazki eskaneatu bat, fotomuntaketa bat, infografia bat, argazki bat, etab. jpg-n eta 150 ppp.koa

-Gehienez 5000 karaktere (tarteak barne) dituen testu bat, olerki bat, etab. euskaraz edo gaztelaniaz (eta elebiduna bada, askoz hobe)

aupa@artamugarriak.org-era igorri

-Bideo labur bat (3 minutu gehienez), You Tube-n esekiko genukeena

alfredo@artamugarriak.org-era igorri

Baimena

Ekarpen guztiak, hala irudiak nola testuak, copyleft izango dira.

Ekarpen hauek Creative Commons baimenpean argitaratuko dira. 2.5. aintzatespen ez komertziala zeinetik artelanik edota idazlanik ondorioztatzen ez diren. Baimenduta dago irudia edota testua publikoki kopiatzea, banatzea eta helaraztea, baldin eta hitzez-hitzezkoa bada, betiere iturria aipatuz eta batere merkataritza-xederik gabe.

Ekarpenak jasotzeko epemuga: 2007ko maiatzak 4.

Erakusketa, A4 formatuan (21 x 29,7 zm.) inprimaturiko irudiekin eta testuekin batera, maiatzaren 12an larunbatean inauguratuko da (oraindik zehaztu ez den iraupenarekin), 11:00etan, eta Uharteko ZUBIARTE ESPAZIOAn Uharte-Buldain Fundazioko aurkezpen-ekitaldiaren ondoren.

ArtamugarriaKen egitasmoei buruzko argibiderik nahi izanez gero bidali iezaguzu mezu bat.

Gure manifestuaren, agirien eta bake prozesuaren aldeko beste ekintzen berri izan nahi baduzu gune honetan bila ezazu eta zure iritziekin foroan parte har ezazu.
Heda iezaiezu ekimen hau zure adiskideei edo bestelako talde interesdunei.

PAX AVANT!