|
Partaidetzako demokraziaren eta bake prozesuaren
aldeko arte-ekimena
2007ko abenduaren 17an, igandean, goizeko 11etan, ARTAMUGARRIAK ekimenaren
aurkezpena izanen da (Nafarroako) Uharteko Buldain Fundazioan. Bake prozesuaren
aldeko beste talde batzuk ere gonbidatuta daude ekitaldi honetara, non
arte-ekintza bat beteko baita.
2004ko “IRTENBIDEA POSIBLE DA: Nafarroako Arte eta Bake Topaketa”
ekimenari jarraituz, ARTAMUGARRIAK ekimena 2006ko udaberrian jaio zen,
artista nafarren talde baten ekimen independente gisa, gaurko bake prozesua
indartu beharrean, batik bat Nafarroan.
Bere helburua arte-aktibismotik (artibismotik) laguntza ematea da arte-ekintzak
eta proiektuak direla bide, bake prozesuari emandako kulturaren laguntza
ikusaraziz eta elkarrizketarako sortze-espazioak sortuz, giza prozesua
bizkor dadin, giza prozesurik gabe prozesu politikoak ez baitu zentzurik.
ARTAMUGARRIAK ez da kolektibo ideologiko bat, nodo aktibisten sare bat
baizik, beste nodo batzuetara eta irudimen-ekarpen guztietara irekia,
partaidetzako demokraziaren eta berezko bakearen alde.
Orain arte ARTAMUGARRIAK NAFARROA nodoak 2 arte-ekintza bete ditu, “Bakerako
aulki zirkulua” izenekoak, Gernika eta Larra bezalako leku esanguratsuetan.
Eta ARTAMUGARRIAK CACERES nodo solidarioak beste arte-ekintza bat egin
du Aldea Moret-en (Cáceres-en).
Gernika Gogoratuz eta Parte Hartuz taldeekin elkarlanean ari da ARTAMUGARRIAK
ekimena, bake prozesuan giza partaidetzako proposamenak garatuz, sortze-topaketak
eta beste jarduera batzuk direla bide.
ARTAMUGARRIAK ekimenaren aurkezpena PAX AVANT! kanpainaren hasiera da
2007ko maiatzaren udal-hauteskundeen eta autonomikoen aurrean. Gonbit
egiten diegu talde, elkarte, alderdi, erakunde edo partaidetzako bake
prozesuaren aldeko guztioi kanpaina honekin bat egiteko, lelo eta engaiamendu
komunak hartuz.
Kanpaina honetako ekitaldi nagusia 2007ko udaberrian NAFARROA PROZESUAN:
PAX AVANT! Topaketa/Erakusketa izanen da, non elkarrekin eta sinatu gabe
taldeek, artistek eta intelektualek parte hartuko baitute.
BAKESFERA eta BARDEAK-TIBESTI dira 2007rako bertze aurreikusitako arte-ekintzak.
Komunikabide eta jakin-mina duten talde guztiei gonbit egiten diegu ARTAMUGARRIAK
ekimenaren aurkezpenera etortzeko edo bere agurrak eta ekarpen solidarioak
bidaltzeko.
Sar zaitez web orrian, irakurri manifestua, jaitsi atsegin duzun logoa,
begiratu ekintzen argazkiak, zatoz blogera: har ezazu parte eta egizu
artamugarri bat!
*Artamugarriak ekimenaren arte-ekintzan parte hartu nahi baduzu, ekarri
eserleku tolesgarri bat (egurrezkoa, posible baldin bada) Buldain Fundaziora
igandean.
www.artamugarriak.org
Harremanak:
Iñaki Arzoz 948270494
inakiarzoz@masbytes.es
Ignacio Ayestaran
aiestaran@hotmail.com
Alex Carrascosa 685752058
alexmar@euskalnet.net
Uharteko Buldain Fundazioa
Leandro Azkarate karrika 1
948330360
618124353
ARTAMUGARRIAK-2007 KANPAINA: PAX AVANT!
PAX AVANT!
Hauxe da Hiru Behien Zergan, Larrako San Martin mugarriaren gainean urtero
bakezko lagunek esaten duten zina, Europako bake-hitzarmen zaharrena
Hauxe da ARTAMUGARRIAK ekimenaren eta talde adiskideen hiritarrok hartzen
dugun partaidetzako engaiamendua
PAX AVANT!
Aurrera bakea eta aurrera prozesua
Aurrera partaidetza-prozesua, sortze-prozesua
Guztion prozesua guztiontzat
PAX AVANT!
Botoa emanda zein ez emanda ere, har ezazu parte
Nornahiri botoa emanda ere, har ezazu parte
Zuk zernahi pentsatuta ere, har ezazu parte
Zarena zarela, har ezazu parte
Edonongoa izanik ere, har ezazu parte
PAX AVANT!
Bake prozesuak guztiok behar gaitu
Benetako bakea eraikitzeko, indarkeria-eza aktiboa dela medio,
Benetako partaidetzako demokrazia sortzeko
Proposamenak, arte-ekintzak eta proiektuak hemen eta orain asmatzeko
PAX AVANT!
Prozesuari laguntza eman eta aldaketa politikoak bultza itzazu
Bake prozesuan zernahi suertaturik ere, har ezazu parte
Zuk parte hartzeke, bake prozesua ahalegin hutsa da
Partaidetzarako bakea, bakerako partaidetza
PAX AVANT!
Axolagabetasun eta etsipenaren itsasoa brankaz hausten duen itsasontzi
solidarioa da partaidetza
Eta bere ikurra bakea da, bake aktiboa
Har ezazu parte zure lagun-taldean, zure familian, zure auzoan, zure elkartean,
lanpostuan, sindikatuan, alderdian, karrikan, jaian
Har ezazu parte, indarkeria-ezaren eta elkarrizketaren sortze-espazio
eta zirkuluak eginez
PAX AVANT!
Une zalantzagarriotan inoiz baino gehiago
Bakea eta bizikidetza jokoan
Engaia zaitez biziki, sormen eta gogoz, prozesuaren aldaketak atsegin
hartuz, parte eta elkar hartuz
Sar zaitez ARTAMUGARRIAK ekimenaren eta talde adiskideen partaidetzako
sare aktibistan
Hurrengo lelo eta engaiamendua hartuz
PAX AVANT! PAX AVANT! PAX AVANT!
|