agiria | logoak | ekintzak | proiektuak | artikuluak | kontaktua | loturak | bloga | baimena      :: gaztelera

ARTAMUGARRIAKen O GUNEA ekintza BARDEetan

TIBESTI-BARDEAK, BAKEGUNEAK proiektuaren barne, ArtamugarriaK bake prozesua eta partaidetza-demokrazia sustatzeko Bardeetan ekimena.

TIBESTI-BARDEAK proiektuaren inguruko tailerra Buldain Fundazioan- 2007ko maiatzak 12.

Convocatoria por mailing y sms, etc. de amigos de ArtamugarriaK en lagunei (artistak, talde bakezale, ekologista, herritar, eta abarrei) posta elektroniko, sms e.a.-ez 2007ko ekainaren 3 igandean Bardeetan talde ekintza bat burutzko deialdia.

Google Earthen markatutako Bardeetako gune zabal baten aukeraketa.

Aulkiz zirkulu bat osatu, bake prozesu batetan elkarrizketaren beharraren esanahiaz.

Biribil horren barruan, zuhaitz eskultura baten altzaketa (Tubuen ikurrinarekin bat), Gernikaren arbola eta Tibestiko tubuen akazia, batzarretarako elkargune zaharrak gogoratuz.

Lur ilunaz Bardeetako lur argiaren gainean marrazki batzuen osaketa:
-Artamugarri biribila, zezen bat (Tibestiko leizeetakoa), eta abar.

Hiruki (Tubuen zeinu) edo biribil erraldoi baten sorkuntza parte hartzailea, ekintzaren gunea inguratzen pertsonek osatuta..

Euskal bake prozesuaren aldeko nahiz Tibesti eta munduan oro har bakegintza eta desmilitarizaziorako agiri eta beste textuen irakurketa.

Ekintza argazki eta bideoz jaso, projektuaren hurrengo faserako eta.

Bazkaria.

Bardeetako ekintzarako prestaketa

Artamugarriak, ekainak 3an egitekoa den ekintza prestatzeko Bardeetan izan zen sekulako haize eta euri jasa bazen ere. ETBko kamarak bertan izan ziren ArtamugarriaKi buruzko erreportaia burutzeko.