|
|
ARTAMUGARRIAKen EKINTZA
BARDEETAKO POLIGONOAREN AURKAKO XX MARTXAN ArtamugarriaK 2007ko maiatzak 31
Euskal adiskide maiteok: Jomode dut izena eta Ekialdeko Saharan dagoen
Tibesti edo Toubouen herriko printze bat naiz. Tibesti 560.000 km2ko lurraldea
da eta lau estatutan banatuta dago: Egiptoko Hego-Mendebaldea, Libiako
Hegoa, Txadeko Iparra eta Nigerreko Ekialdea. Toumagra leinukoa naiz,
munduko zaharrenetakoa den Toubouen Errege-erreginen familiaren Arami
dinastiakoa. Zouar dugu Toubouon antzina-antzinako hiriburua eta bertan
Derdé edo Toubouon ohituren eta kulturaren monarka eta jagolea
bizi da. Euskaldunok bezala Toubouok zuhaitz sakratu bat daukagu, Tari
edo akazia, gure herriaren nortasunaren ikurra. Bardeetan, Euskal Herriko
basamortuan bilduta zaudeten oraingo honetan, bakearen alde Euskal Herrian
zein Tibestin, elkartasuna adierazteko eta eskerrak emateko mezu hau bidaltzen
dizuet. Toubouok zein euskaldunok herri indigenak gara eta antzeko kultur
balioak ditugu. Herri porrokatuak gara biok, historian zehar gerra eta
gatazka pairatu izanda ere gure hizkuntza eta nortasunari eutsi baitiogu.
(Saharako gure basamortuan bezala), Euskal Herriko basamortu honetan batzen
gaituena Herrien arteko (eta baitako) Bakearen, Demokraziaren eta Elkarrizketaren
aldeko ardura da. 1983 eta 1988 artean –Gerra Hotzean bete-betean–
Libiar gerrariek Tibesti okupatu zuten, Toubou-aldra komunistak lagun
zituztela, eta minez josi zuten Tibesti osoa. Egun, Tibesti, pertsonen
kontrako mina gehien dituen lurraldea da munduan. (Horregatik) Toubouok
pozarren gaude, euskaldunok, gure lagunok, elkartasun- eta adiskidetasun-eske
dakargun mezuarekin bat egiten dutelako. Gure aldetik honakoa espero dugu:
2008tik aurrera, Bardeetako Tiro eremuan NATOko hegazkin militarrek bonba
gehiagorik jaurti ez ditzaten eta Euskal Herriko basamortuko biztanleok
arrisku eta beldurrik gabe bizi daitezen.
|