Nafarroa proiektua
NAFARROA PROZESUAN: PAX AVANT!
ArtamugarriaK (AMK) Nafar Nodoak Nafarroari bake prozesuan dagokion eginkizunari
buruzko topaketa ospatuko du 2007ko maiatzean. Nafarroa
prozesuan, Nafarroa abian: Pax Avant!
Ekitaldi nagusia erakusketa bat izanen da;
arte pobrea- (eta copyleft-) erakusketa, partaideek beraiek autogestionaturik
parte hartzeko erakusketa, artiston zein hiritarron ekarpen guztiei zabal-zabalik
talde-erakusketa anonimoa, artisten eta erakunde partehartzaileen izenik
gabekoa
partaidetza-tailerretan eta esperientzian oinarritutako erakusketa, nafarrak
bake prozesuan inplika daitezen
Topaketa honetan, zenbait artelan, instalazio, testu eta material eskuragarri
izateaz gain, bilerak, partaidetza-tailerrak, irakurraldiak eta musika-emanaldiak
eskainiko dira, besteak beste. Den-dena ArtamugarriaK-en web-orrian jasoko
da.
Topaketa/Erakusketa hau hiritarrok bake prozesuan parte har dezaten AMK-k
2006an abian jarri zuen Pax Avant! kanpainaren burua izanen da, autonomi-
eta udal-hauteskundeekin batera gertatuz.
Asmoa dugu bake-prozesuaz arduratutako artistok, elkarteek, erakundeek
eta hiritarrok bake prozesuaren eta honexetan Nafarroari dagokion eginkizunaren
gaineko ikuspuntuak eskain ditzatela.
Hausnarketan, imajinazioan eta umore kritikoan oinarritutako artamugarri
ar/ktibista honen sorkuntza, AMK-ren ikurra dena.
Parte hartzeaz interesatuak dauden eta gonbiterik jaso ez duten Nafar
eta Nafarroatik kanpoko kolektiboak ArtamugarriaK-ekin harremanetan jar
daitezela haien ekarpenak igor edota aurkez diezazkiguten.
Datak (2007ko maiatza-zehazteke)
Lokala (zehazteke)
Partaidetza-erak (behin behinekoa)
Markorik gabeko paper, oihal edo plastiko gaineko irudiak (zehaztu gabeko
neurriak)
Instalazio iragankorrak (zehaztu gabeko espazioa)
Bideo-artea – DVD-kopia (copyleft)
Zenbait material: liburuak, aldizkariak, fotokopiak, kartelak, etab.
Performance eta ekintzak
Musika-emanaldiak
Tailerrak
Testuak –orri bat– (gehienez 5000 karaktere, tarteak barne)
Adi! Arte Pobrea-erakusketa autogestionatua duzu hauxe:
-artelanak gai iragankor edo pobreez (balio materialik gabekoez) osatu
behar dira
-artelan edo instalazio bakoitzaren muntaia eta desmuntatzea nor bere
ardurapean daude
-instalazioak AMK-rekin bateratu behar dira
-ez dago artelan-jasotzerik ezta asegururik ere
-irudi guztiak copyleft izanen dira, creative commons baimenpean (AMK-ren
orriaren baimen bera)
Erakusketaren etorri-iturria:
Arte txiro-politiko-artibistaren eredu den Tomas Hirschhorn-en “Swiss
Swiss Democracy”.
Artelan eta testuetarako proposatzen diren kontzeptuak
Erakusketaren izenburuari dagozkion zenbait:
1-Nafarroa, martxan dagoen bake-prozesua abiapuntu, bere nortasun eta
etorkizuna bir-definitzeko prozesuan
2-Nafarroari eta bere arazoei prozesu (kritikoa)
3-talde-prozesu artistiko/sortzaile bezala
4-Pax Avant!-en aldeko apustua
Balizko gaiak
bakea, bake-prozesua, bortizkeria, partaidetza, Nafar ikurrak eta ikonografia,
lurraldea, nortasun-ezaugarriak, aniztasuna, Nafar kultura, Nafar politika,
Nafarroako demokrazia, Nafarroako arazoak, Nafarroari buruzko bestelako
erakusketak, etab.
Parte hartzeko baldintzak
-ArtamugarriaK-en Agiria bereganatzea
-Topaketa/Erakusketan proposatzen diren gaietan aritzea
-zehazten diren betebehar teknikoak onartzea
Artamugarriak-ek gonbidatutako edo AMK-rekin bat dagiten artelan eta proiektuek
lehentasuna dute.
Erakusketa-gelaren edukiera nolakoa den, ondoren igorritako artelan eta
proiektuak ere barne sartuko dira.
|