Artamugarriak Nodoentzako EKINTZA-PROPOSAMENA


Bake Prozesurako aulkizko biribila


Ekintzarako oinarrizko modulua
ArtamugarriaK-ek, euskal bake prozesua eta partaidetza-demokraziaren alde dauden artista eta hiritarron ekimen independenteak, honako ekintza ar/ktibista proposatzen du:

-Euskal bake prozesuaren alde dagoen eta ArtamugarriaK Agiriaren muinarekin bat datorren pertsona-multzo baten batzarra.

-gune publiko batean, monolito edo iruinarri baten inguruan edo bakearekin zein gatazkaren batekin lotuta dagoen leku sinboliko batean, zortzi zurezko guraize-aulkiz (edo antzekoez) biribil bat eratu.

-aulkizko biribilaren eratze-prozesua eta ondorena jasotzen dituen argazki-sail edota bideo digitala egin.

-interesaturik dauden bestelako kolektiboei eta komunikabideei deia.

-taldearen bilera bake prozesuaz mintzo gaitezen eta beroni buruzko iritzi eta ekarpenak bilduko dituen testua osa dezagun.

-ArtamugarriaK Nafarroa Nodoari dokumentazioa igorri, baita balizko bertze nodo batzuei ere, ekintza errepika dezaten.

+ekintza-modulu oinarrizko honen gaineko zernahi aldaketa edo ekarpen onetsiko dira.

Ekintza hau burutuz gero, edozein talde ArtamugarriaK-en nodo independente bilakatzen da.

Euskal kulturan, mundu osoko antzinako kulturan bezalaxe –harrespiletik saroira–, biribila elkargune eta lotunea adierazten dituen ohiko ikurra da. Biribila ArtamugarriaK ekimenaren oinarri sinbolikoa da (artamugarria euskal saroiaren erdiko mugarria da eta).

Aulkizko biribilak hiritarroi bake prozesuan dagokien partaidetza adierazten du.
Denok elkarri adieraz eta entzun diezaioten, elkarrizketan ihardun dezaten eta bat etor daitezen; denon artean oraina eta etorkizuna sor eta proiekta ditzaten.
Partaidetza-demokraziaren bitartez, auzolan ar/ktibista eta irudimentsu bilakatua, bortizkeria behin betikoz aldentzeko.

Politikariak negoziaketa-mahaien eske dauden bitartean, ArtamugarriaK-ek hiritarron bilgune diren aulki partehartzaileak proposatzen ditu; negoziaketa-prozesu politikoarekin batera ezinbestekoa baitugu partaidetza-prozesu soziala, bata gabe bertzeak zentzurik ez duelako.

Por ello la acción=el “Círculo de sillas para el proceso de paz”
Horregatik, “Bake Prozesurako Aulkizko Biribila” ArtamugarriaK-en beraren eta “PAX AVANT!” bere kanpainaren ekintza ezaugarri bilakatu da.
Asmoa dugu aulkizko biribilak euskal lurraldeetan ez ezik bakearen aldeko bileren gertaleku diren bertze edozein tokitan ere egin daitezela.

ArtamugarriaK-ek euskal bake prozesuarekin bat dagiten talde, kolektibo edo elkarte guztiak ekintza xume hau egitera gonbidatzen ditu beren aldekotasuna adieraz eta bistara dezaten.
ArtamugarriaK-ek, halaber, sare artibistaren nodo bilakatzera eta, haien ekintza, proposamen edo egitasmoak direla medio, parte hartzera ere gonbidatzen ditu.